Gipuzkoako hiltegiak kontsortzio baten batzea proposatu dute

Leire Kortabarria 2011ko maiatzaren 18a

EHNE eta Enba nekazal sektoreko sindikatuek eta Gitxegi eta EGAE elkarteek Gipuzkoako lau hiltegiak kontsortzio baten elkar daitezen proposatzen dute, eta ahaldun nagusi Markel Olanori eraman zioten proposamen hori atzo, eguaztena. Helburua da "behi-okela sektorea indartzea eta berriz antolatzea".

EHNEren ordezkari Garikoitz Nazabalek gogorarazi zuen Gipuzkoan lau hiltegi daudela, bi pribatuak eta bi publikoak, eta, bere esanetan, horrek dakar "merkatu librearen arauen arabera, elkarren arteko lehia basatiarekin, lekuan lekuko ekoizleak izatea kaltetu bakarrak". Gaineratu zuenez, Gipuzkoako hiltegietan kanpoko okela asko jasotzen da; EHNEren ustez, "kalitate eskasekoak", eta horrek "sakrifizioaren kostean alde izugarria" ekartzen du.

Horrenbestez, kontsortzioaren formula proposatzen dute, eta horko kideak izatea foru aldundiak, Eusko Jaurlaritza, ahalik eta udal gehienak, sindikatuak eta hiltegiak, eta bertako okelaren alde egitea denen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak