Mugikortasun arazoak dituztenen bozka bermatzeko Gurutze Gorriak zerbitzu berezia emango du hauteskunde egunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 17a

Debagoieneko Gurutze Gorriak zerbitzu berezia eskainiko du maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan elbarrituak eta mugikortasun arazoak dituzten herritarrek bozkatzeko aukera izan dezaten.  Zerbitzu hori eskatzen dutenei hauteskunde-ikastetxeetara eramango die egokitutako ibilgailuak eta, botoa eman ostean, etxera eramango dituzte. 

Zerbitzu horren beharra duten herritarrek Gurutze Gorriaren bi telefono dituzte, hilaren 21a baino lehen deitzeko:  619 003 500 eta 943 76 55 76. Izan ere, hauteskunde egunaren bezperan eskaera egin dutenei deituko diete non eta zein ordutan bozkatu behar duen jakin eta hala hitzordua egiteko. Hala, Gurutze Gorriko langileek ibilbidea zehaztu ahalko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak