Zapatuan GR-120 martxa egingo da Loiola eta Arantzazu artean

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 17a

Zapatuan GR-120 mendi martxa egingo da Loiola eta Arantzazu artean. Martxa Loiolatik abiatuko da, 07:00etan. Martxan parte hartzeko irteera ordua baino ordu bat lehenago izena eman ahalko da baina telefonoz (902-18 14 71) ere izena eman daiteke. Ekintza Aloña Mendi elkarteak antolatzen du eta Mundumira egitarauaren barruan kokatzen da.

Guztira 45 kilometroko luzera dauka Loiola eta Arantzazu arteko ibilbideak. Martxan hornidura puntuak egongo dira eta ondorioz parte-hartzaileek ez dute zertan janaririk eraman behar izango. Dutxa eta tutu malguak ere egongo direla aurreratu du antolakuntzak.

Autobusa 06:00etan aterako da Oñatitik.

Zeharkaldia hurrengo astean

Behin martxa egin eta gero, hurrengo astean BTT zeharkaldia egingo da. Honetan irteera ordua Elgetako kiroldegian jarri da, 09:30ean. Ekintza honen luzera 29 kilometrokoa izango dela aurreratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak