Maiatzaren 24an zabalduko dute Behobia-Donostia lasterketan izena emateko epea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko maiatzaren 17a

Azaroaren 13an jokatuko da aurtengo edizioa, hain zuzen 47. edizioa. Antolatzaileek parte-hartzaile kopurua handitzea erabaki dute; hala, aurten 23.000 korrikalarik eman ahal izango dute izena lasterketan. Izena emateko bi modu egongo dira. Batetik, azkeneko bost urteetan hiru aldiz izena eman duten korrikalariek maiatzaren 24tik ekainaren 5era arteko epea izango dute; gainerako korrikalariek ekainaren 7tik aurrera izango dute izena emateko aukera.

10.500 dortsal lehenengo faserako

Lehenengo fasean izena eman gura dutenek ziurtatuta dute lekua; hau da, 10.500 dortsal daude gordeta azkeneko bost urteetan hiru alditan edo gehiagotan izena eman dutenendako. Hortaz, ziurtatuta dute 13 egunen horietan euren dortsala.

Lehenengo fase horretan libre geratzen diren dortsalak bigarren fasera pasako dira.

Ekainaren 7tik aurrera gainerakoendako

Ekainaren 7tik aurrera edonork eman ahal izango du izena dortsalak agortu arte (9.800 dortsal inguru). Aurten, prozesua arintzeko bi pausutan egingo da izenematea. Lehenengo dortsal erreserba egin beharko da. Jarraian, automatikoki erreserba kode bat jasoko dute bigarren pausua egiteko. Astebeteko epean gainerako datuak bete eta ordaindu egin beharko da. Epe horretan ez bada izenematea egiten erretserba baliogabetuta geratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak