Haize faltan, zaila aurrera egitea

Xabier Urtzelai 2011ko maiatzaren 17a

Naturgas/BBK Transantartika 2011 espedizioa zailtasun handiak izaten dabil egunotan kilometro bakoitza egiteko. Haize gabe ezin dituzte ekipajetik tira egoteko kometak erabili, eta elur freskoak ere ez du laguntzen.

Joan den eguenean izandako ekaitzak bere ondorioak izan ditu, espedizioko kideek azaldu moduan: "Bota zuen elurra dela-eta oso nekagarria da pauso bakoitza ematea, eta trineoak ere ez dabiltza elur gainean erraz, hondoratu egiten dira. Hala, kometa txikiak une batez erabili ahal izan ditugu, baina ez dugu aurrerapen handirik egin, euretako bat konpontzen ibili behar izan gara-eta".

Hala, espedizioko hirukoa dagoeneko 1.250 metroko garaieran dago, eta hotza geroago eta nabariagoa da –goizetan 15 gradu zero azpitik–.

Zapatuan antzera ibili ziren

Egueneko ekaitzaren ostean, BATeko ordezkariak zapatuan komunikatu ziren berriro: "Ez gatz eta ez berakatz, antzera jarraitzen dugu. Hamar kilometroko bidea egiteko asko sufritu behar izan dugu". Aldeko haizea izango duten esperantza ez dute, baina, galdu, hala diote-eta eguraldi iragarpenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak