Haurreskolak Partzuergoko langileek lanuzte berria iragarri dute maiatzaren 18rako

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 16a

LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek deitu dute lanuztea, 10:00etatik 14:00etara, "zerbitzuan eta langileen lan baldintzetan inposatutako murrizketak salatzen jarraitzeko".

Sindikatu deitzaileek adierazi dute apirilaren 14an egin zutela Haurreskolak Partzuergoko gerentziarekin azken bilera. Bertan, "Haurreskoletan murrizketak areagotuko direla esan ziguten", adierazi dute. Maiatzaren 18an 10:00etatik 14:00etara egingo dute lanuztea "non gure aldarrikapenak Lakuara eramango ditugun".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak