Auto-ilarak daude Antzuolako errepidean –GI-632– gaur goizaldean izan den istripuaren ondorioz. Istripua 6:30ean izan da, eta Ertzaintzaren informazioaren arabera bi autok elkar jo dute. Ondorioz, pertsona bat Debagoieneko ospitalera eraman dute zaurituta. Momentuan errepidea itxi duten arren, orain errei bat zabalik dago eta Ertzaintza pasoa ematen dabil. Esan bezala auto-ilarak daude oraindik GI-632 errepidean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.