Mundumira jaialdiak hiru tenpluen mendi ibilaldia antolatu du maiatzaren 14rako

Imanol Gallego 2011ko maiatzaren 13a

Mundumira jaialdian tradizio bilakatu den martxa da hiru tenpluen mendi ibilaldia. 45 kilometro ditu eta ibilbidean zehar Loiola, Antigua eta Arantzazuko santutegiak igaroko dituzte mendigoizaleek.

Animatzen direnek jakin behar dute martxa goizeko seietan hasiko dela eta iristeko ordu zehatzik ez dagoela; gainera, Aloña Mendi elkarteko kideek gidatuko dute ibilbidea.
Izena ematea beharrezkoa
Martxa Loiolatik hasiko denez, antolakuntzak Oñatitik irtengo den autobus bat antolatu du, eta, horregatik, izena ematea ezinbestekoa da. Dena den, zuzenean Loiolara joateko aukera ere badago. Argibide gehiago behar izanez gero: 902 18 14 71.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak