Bisitak egiteko aukeraz gain, jarduera bereziak ere eskainiko ditu Makomunitateak. Horrela, geolodia eta espeleoabentura egiteko aukera egongo da. Arantzazuko parketxera irteera ere atal honetan sartzen da. Azkenik, mendi ibilaldi gidatuak daude: Aizkorri-Aratz parke naturalean, GR-120: Hiru Tenpluen Ibilbidea eta BTT zeharkaldia (Elgeta).
Honako lekuak bisitatzeko aukera eskaintzen du Mankomunitateak:
- Gatz Museoa (Leintz Gatzaga): zapatuetan eta domekatan, 12:00etan euskaraz eta 13:00etan erdaraz.
- Ibarraundi Museoa (Eskoriatza): martitzenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara.
- Erdi Aroko eraikinak (Arrasate): maiatzak 28, 10:00etan.
- Errege Seminarioen Museoa (Bergara): maiatzak 28 eta 29, 11:30ean.
- Antzuola: maiatzak 28, 10:00etan.
- Sancti Spiritus Unibertsitatea eta San Miguel parrokia (Oñati).
- Arantzazuko Santutegia (Oñati): asteburutan 10:30ean, 11:30ean eta 12:30ean. Ekainetik urriaren 12ra arte: 10:30, 11:30, 12:30, 16:00 eta 17:00. Honetan bi bisita egiteko aukera daude: Santutegia bera edo Arantzazu eta Oteiza.
- Arrikrutz kobak (Oñati): martitzenetik domekara. Martxoa-maiatza eta urria: 10:00-14:00/15:00-18:00. Ekaina-iraila: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00. Azaroa-otsaila: 10:00-14:00, 15:00-17:00.
Izena emateko bi aukera daude: internetez (turismo@debagoiena.net) edo telefonoz (943-79 64 63).