Eguraldia lagun izan dute, eta ez da gutxi. "Bidean elur pisutsua izan dugu, eta baita izotz pitzadura handiak ere". Gainera, 10 kilometrotan 600 metroko desnibela gainditu behar izan dute, eta baldintza horietan ekipajetik tira egiteko ezin izan dituzte kometak erabili –trineoek 100 kiloko pisua dute.
Gaurtik aurrera, hobeto
Gaur, eguena, bidean traba gutxiago izango dutelakoan irtengo dira, goi-lautadara iritsitakoan kilometroak errazago egingo dituztela uste dute-eta. Hala, egunean 100 kilometro egiteko itxaropena dute.