Musika egiten duten bergararrek, bikote, laukote zein bakarlariek, edukiko dute aukera beka eskatzeko. "Edozein musika estilo egiten dutenentzako da", argitu du Udalak. Hala eta guztiz ere, taldekideen %50 gutxienez Bergaran erroldatuta egon behar da eta denak 16 urtetik gorakoak izan behar badira ere, %50 30 urtetik beheerakoa izan behar dira. Bakarlarien kasuan, 16 eta 30 urte bitartean eduki beharko dituzte eta derrigorrez Bergaran erroldatuta egon beharko dira.
Beka jasotzen duten taldeak derrigortuta egongo dira beja jaso duten urtean edo ondorengoa bi urteetan hiru kontzertu eskaintzera, ezer kobratu gabe. "Datak alde bien artean adostuko dira".
Aurkeztu beharreko datuak
Dirulaguntza eskuratu ahal izateko, eskabide eredu ofizialarekin batera ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute eskatzaileek: taldeko kideen izen eta abizenak eta nortasun agirien kopiak, grabazioaren edota edizioaren aurrekontua edo faktura, grabatu nahi den lanaren deskribapena, beka jasotzeko kontu korrente zenbakia (kontu korrontearen titularra taldekidea izan behar da) eta taldekideek administrazioarekin zerga obligazioak betetzen dituztela adierazten duen zinpeko aitorpena.
Baloraziorako irizpideak
Gazteria eta Hezkuntza batzordean baloratuko diria eskabide guztiak, ondoko irizpideak kontuan edukiz: laguntza kostuaren %30 izango da eta gehienez 400 euro emango dira, talde bakoitzak gehienez hiru urtean behin eskatu ahalko du beka eta inoiz grabaziorik egin ez duten taldeek lehentasuna edukiko dute.
Guztira, Udalak 2000 euroko aurrekontua bideratu du egitasmo honetara.