Huhezinema sariak banatuko dituzte gaur Aretxabaletako Arkupen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko maiatzaren 12a

'Kamera buruan eta euskal zinema munduan' lelopean egin dute aurten euskal film laburren jaialdia. Laugarren edizio honetan 76 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, inoiz izan den parte-hartze handiena. Mondragon Unibertsitateko  HUHEZI fakultateko ikasle eta irakasleek antolatutako lehiaketa da. Aurtengoan ere, lehiaketa bi sailetan banatu dute: lehiaketa ofiziala eta HUHEZIko ikasleen lanen lehiaketa. Gaur, eguena, banatuko dituzte sariak Arkupen.

Sari banaketa 18:00etan hasiko da. Lehenengo aukeratuak izan diren 10 film laburrak eskainiko dituzte. Ondoren, publikoak bere saria bozkatzeko aukera izango du. Hala, sariak ematen 20:00ak inguruan hasiko dira. Guztira sei sari emango dituzte: GOIENAk emango duen euskarazko film labur onenaren saria; film onenaren saria; ikasleen film labur onena; publikoaren ikasleen dokumental onena; eta, publikoaren ikasleen fikzio onena. Azkenik, gaur bertan erabakiko den publikoaren saria emango dute.

Nacho Vigalondo HUHEZIn

Bestalde, atzo Nacho Vigalondok hitzaldia eskaini zuen Eskoriatzako fakultatean. Nazioartean arrakasta handia izan duen zuzendaria da Vigalondo; ospea lortu zuen 7:35 de la mañana film laburrarekin. Aretoa bete egin zen Vigalondoren emanaldiaz gozatzeko. Umorerik ez zen falta izan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak