Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko iturriek zehazten dutenez, diru-sarrera horiek ez dute gutxieneko finko bat izango. GLLak jasotzeko egokiak diren edo ez dagokion udaleko gizarte laguntzaileak erabakiko du, kasu bakoitza aztertu ondoren. Erraztasun horrekin bete nahi den helburua da enplegurako pizgarria izatea.
Enplegu Sailaren esanetan, "udalentzako GLLen ordainketa bizkortu egingo da, udalerriek egindako gastuaren hiru hilean behingo justifikazioak udalaren gizarte-zerbitzuen arduradunaren sinadura eraman ahal izango duelako, idazkariak edo kontu-hartzaileak zertan sinatu gabe". Horrek esan nahi du, Sailaren esanetan, burokrazia tramite gutxiago egin beharko direla eta "batez beste, bi aste" aurreztuko dela, denbora aldetik.
Batera lanean jarraitzea erabaki dute
Esandakoa izan da Eudelek eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak GLLen araudirako atzo onartu zuten aldaketa bat. Erabaki zuten ere hitz egiten jarraitzea 2012an aplikatuko den erregulazioa diseinatzeko. Landuko dituzten alderdiak hauek izango dira: laguntza eskatzen duenak ze ondare duen zehaztea eta portzentaiak baliabideen arabera aplikatzea; ohiko etxebizitza erosteko sinatutako kredituen interesetatik eta amortizaziotik datozen gastuak ordaintzeko GLLak aztertzea, eta aurreikusitako gastu espezifiko bakoitzerako GLLen gehieneko zenbatekoa finkatzea.