Ekokaleak lehiaketak baditu irabazleak

Irati Goitia 2011ko maiatzaren 12a

XXI. mendeko etxebizitzen inguruko jardunaldia egin dute gaur Garaia Berrikuntza Gunean Arizmendi ikastolak antolatuta. Zehazki, CO2 isurketa baxuko eraikinen inguruko hitzaldiak eman dituzte hainbat adituk. Ekokaleak lehiaketako sariak ere banatu dituzte.

Bosgarrenez antolatu ditu Arizmendi Ikastolak eraikuntzaren inguruko jardunaldiak. Eraikuntzako punta-puntako gaiak lantzeko, eta aditu eta teknikariei gai horien inguruko informazioa eskaintzeko helburuarekin sortu zituzten jardunaldiok.

Urtero gai ezberdin bat hartzen dute ardatz, eta aurtengoan CO2 isurketa baxuko eraikinak izan dituzte hizpide eta hainbat adituk hitzaldiak eman dituzte. Aukeratutakoa gaurkotasun eta interes handiko gaia dela diote antolatzaileek, eraikuntzan ez ezik gizartean ere eragina duelako.

Ekokaleak lehiaketa

Hala ere, hitzaldiez gain, sari-banaketa ere izan da. EKOKALEAK izeneko hiri-altzari iraunkorren ideien lehiaketako sariak ere banatu dituzte. Guztira 93 lan aurkeztu dira, Lanbide Heziketako ikasleek eserlekuak diseinatu behar izan dituzte. Espainiako hainbat lekutako ikasleek hartu dute parte: Almeria, Burgos edo Cadizekoek, adibidez. Euskal Herriko zazpi lan aurkeztu dira, tartean Arizmendi ikastolako bost. Sarituak honako hauek izan dira:

  • Lehenengo saria: Jon Arostegi. IES Emilio Campuzano, Bilbo.
  • Bigarren saria: Alvaro Gomez. IES Enrique Florez, Burgos.
  • Hirugarren saria: Andrea Arnaiz. IES Enrique Florez, Burgos.
  • Laugarren saria: German Ferrero. IES POU CLAR Ontiyeny, Valentzia.
  • Gazte saria: German Ferrero. IES POU CLAR Ontiyeny, Valentzia.
  • Ikastetxearen saria: IES Campuzano, Bilbo.

 

Lehiaketako parte hartzaileentzako topaketak ere antolatu dituzte Arizmendikoek. Horrela, atzo, txangoa egin zuten Eraikuntza, egurra eta harria lelopean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak