10:45ean Jose Mari Iturbe Antzuolako ingurumen teknikariak atez atekoaren nondik norakoak azalduko ditu, herrian zehar ibilalditxoa eginez. Oñati Zero Zabor taldeko kideak ekintzan parte hartzen dutenen zalantzak eta galderak azaldu eta erantzuteko prest agertuko direla aurreratu dute. Bisita bukatzean San Isidro Eguneko azokaz gozatzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek. Behin ekintza eginda, taldeak Oñatira bueltatzeko bi aukera jarri ditu mahai gainean: 14:25ean autobusa hartu edo mendian zehar pare bat orduko ibilaldia egin.
Ekintzara autoz joan nahi dutenak 10:45ean Antzuolako autobus geltokian egon beharko dute, gainerakoekin elkartzeko.