Lehenengo hitzordua datorren asteko eguenean, hilak 19, jarri du Nubik. Mendabaldeko Sahararen gaur egungo egoera izenburupean hitzaldia egingo da Ibarraundi Museoan, 19:00etan. Hilaren 26an ostera afari tertulia egingo da Oñatiko Oinarri Elkartean, 21:00etan. Horretan Sahararen gaur egungo egoerari buruz berba egingo da. Bertara joan nahi dutenek maiatzaren 23a baino lehen izena eman beharko dute e-postaz (nubielkartea@gmail.com) edo telefonoz (685 72 48 17). Prezioa borondatezkoa izango da.
Azkenik, hilaren 31n, Mendebaldeko Saharari buruz tertulia egingo da Arrasateko Kultur Ateko Jokin Zaitegi gelan, 19:00etan. Tertulia egiteaz gain, bertaratzen direnek te saharauia edateko aukera edukiko dute.