Lau eta sei urteko pediatria kontroletan ipuin bana jasoko dute umeek

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 11

Ipuinak Trafiko Zuzendaritzak argitaratu ditu eta umeen artean mugikortasun ohitura segurua lantzea dute helburu.

Zirkulazioaren arriskuak ekiditeko Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bi ipuin argitaratu ditu. Ipuinok umeek lau eta sei urterekin egiten dituzten pediatria kontroletan banatuko dituzte aurrerantzean. Lau urteko txikiek Mikelatsen helburua: mugikortasun segurua delako ipuina jasoko dute eta sei urtekoek, berriz, Mikel eta Sara: lehenengo-lehenengoa, mugikortasun segurua.

Gurasoek irakurtzeko

Ipuinak irakurterrazak dira, baina umeen adina kontuan izanda helduei tokatuko zaie ipuinak kontatzea. Hala, helburu bikoitza lortzen dute bultzatzaileek; haurrak zein helduak sentsibilizatzea. Kasu bietan testuak Xabier Olasorenak dira eta ilustrazioak Agurtzane Villaterenak. Pedagogo talde baten babesa izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak