Eskola jangeletako enpresek lan eta ordainketa handiagoak proposatzen dituzte

Leire Kortabarria 2011ko maiatzaren 11

Hezkuntza Sailaren sareko ikastetxeetako jangeletan zerbitzua ematen duten ostalaritza enpresek proposamena jarri zuten atzo hitzarmen kolektiboa negoziatzen dabiltzan mahaian: produktibitateari lotutako aparteko ordainketa bat.

Enpresek eurek eman dute euren proposamenaren berri. Enpresek diote, proposamen horrekin, euren nahia dela "negoziazio prozesua desblokeatzea" eta, "ondorioz, jarduera guztiz normaltzea".

Proposamena datza langileei produktibitateari lotutako ordainketa bat eskaintzean. "Funtsean, produktibitate paga hori aldakorra eta bakarra izango litzateke ikasturtearekin bat datorren aldi bakoitzeko, eta absentismoari lotuta egongo litzateke", azaltzen dute enpresok.

Euren hitzetan, "ordainketa horrekin, sindikatuen soldata eskaera bete egingo litzateke". Kanpaina bukatzerakoan egiten duten likidazio nominan ordainduko litzateke.

Enpresek atzo aurkeztutako proposamenak aurreikusten du begiraleek ikasturteko orain baino 18 ordu gehiago lan egitea, "eta horrek ekarriko luke lan hori egiten dutenek gehiago irabaztea", diote enpresek.

Proposatzen dute ere langileak prestatzeko sei ordu gordetzea, lan-jardun arruntaren barruan, eta hitzarmenaren barruan ordu okupazional gisa kontatzeko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak