Huheziko ikus-entzunezko komunikazioko irakasle eta ikasleek antolatutako euskal film laburren jaialdia abian jarriko da gaur, Nacho Vigalondo zinema zuzendari eta gidoilariarekin. Vigalondok hainbat lan egin ditu, horien artean 7:35 de la mañana eta Los Cronocrimenes. Lehenengo lanarekin Europako Akademiaren Sarietan eta Hollywoodeko Oskarretan film labur onenari zegozkion izendapenak lortu zituen. Bigarren lana 2007an egin zuen eta bere lehen film luzea izan zen. Horretan Barbara Goenagak, Karra Elejaldek eta Vigalondok berak egin zuten aktore lanak.
Zuzendari eta gidoilari espainiarraren hitzaldia streaming bidez zuzenean emitituko da MU Telebistaren bidez.
Gaurko ekitaldcia 14:00etatik 19:00etara egingo da eta Odei Esnaolak eta Maider Juaristik aurkeztuko dute.
IV. Huhuezinemako egitarauak aurreko edizioaren ildotik jarraituko du. "Aurten ere, dokumental, fikzio eta animaziozko film laburrak jaso ditugu, eta epaimahaia osatu dutenek baloratu dituzte lan horiek", aurreratu dute antolatzaileek. Aurkeztutako lan guztietatik epaimahaiak hamar lan onenak sarituko ditu eta horretaz gain, euskarazko lan onena, film labur onena eta publikoaren saria emango du Huhezinemak.
Gaur aldiz Vigalondor entzun eta 3. eta 4. mailako ikasleen lanak ikusteko aukera egongo da. Sariketa bihar egingo da, 18:00etatik 22:00etara, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Sariak banatzeaz gain, hamar lan onenak proiektatuko dira. Biharko ekitaldia Ainhoa Vitoria eta Xabier Unanue aurkezleek gidatuko dute.
Hona hemen biharko sariketarako epaimahaiak aukeratutako hamar lan onenak:
- Libre. Zuzendaria: Iker Azkoitia.
- Jugando con la muerte. Zuzendaria: Paul Urkijo.
- Hemen nago. Zuzendaria: Maialen Sarasua.
- Uzkaili. Zuzendaria: Jon Artola.
- El método julio. Zuzendaria: Jon Garaño.
- Hidden soldier. Zuzendaria: Alejandro Suarez.
- Artalde. Zuzendaria: Asier Altuna.
- Marinel itsua eta itsasneskak. Zuzendaria: Josu Arteaga.
- Los 4 mcnif ikos. Zuzendaria: Tucker Dávila Wood.
- Daisy Cutter. Zuzendariak: Enrique Garcia eta Ruben Salazar.
Ondokoak dira gaur proiektatuko diren 3. eta 4. mailako ikasleen lanak:
- 42/2010. Egileak: Anne Altuna, Jone Arnal, Oihane Beñaran eta Janire Beriain.
- Argi-itzalak. Egileak: Maitane Serrano, Julene Frantzesena, Igone Balenciaga, Paulo Elkoro eta Josu Arruabarrena.
- Horma hutsen berridazketa. Egileak: Ane Vitoria, Irati Santa Kruz, Izaskun Zalakain eta Elixabet Zaldua.
- Hiru hortzeko gabia. Egileak: Markel Andia, Joseba Artaraz, Josu Urtubia, Josu Badiola eta Xabier Ortiz de Urbina.
- Erroetatik mintzetan. Jone Etxabe, Lander Irazola, Lander Iruin, Sarai Lizarralde eta Laura Peña.
- Sagarraren hotsa, "txotx"-a!. Egileak: Alex Baz, Izaskun Fernandez de Arroyabe, Monica Juaristi eta Ander Olabe.
- Gidoilaria. Alexander Larrañaga, Erik de Pablo, Lander Etxedona, Pello Baños, Jon Egurzegi, Aritz Maldonado eta Asier Samaniego.
- Maxville. Egileak: Xabier Duo, Eider Etxebeste, Adrian Serna, Beñat Hach Embarek, Eider Madina eta Maialen Kaltzakorta.
- Eta amama?. Egileak: Itziar Irizar, Maddalen San Miguel, Ion Eskudero, Ekaitz Herrera, Olaia Juaristi, Iker Ugalde eta Alexander Silva.
- La puissance du temps. Egileak: Irati Agirre, Eneko Botana, Karlota Castrillo, Oihana Eroa, Julen Rodriguez eta Nerea Sanchez.
- Paretaren bestaldean. Egileak: Soiartze Heras, Nagore Monreal, Itsaso Manias, Itziar viana, Nora Folguera, Oihana Larrocea eta Naroa Odriozola.