Etxea guztiz berritzeko zerbitzua emango du Euskadiko Kutxak

Leire Kortabarria 2011ko maiatzaren 10a

Euskadiko Kutxak etxebizitzak guztiz berritzeko zerbitzua eskainiko die jabeen elkarteei, LKS, ULMA, ONDOAN, Fagor Mueble eta Fagor Confort enpresekin "giltza eskuan" delako zerbitzua eskaintzeko hitzarmena sinatu ondoren.

 

Eraikinak berritzea eta eraikuntza berriko prestazioez hornitzea du helburu zerbitzu berriak, betiere iraunkortasuna,
energia-eraginkortasuna eta inbertsioaren errentagarritasun ekonomikoa kontuan hartuta, Euskadiko Kutxako iturriek jakinarazi dutenez.

Energia kalkulatuko dute

Zerbitzuaren barruan sartzen dira eraikinari diagnostikoa egitea, obra-proiektua, aholkularitza energetikoa, berriztapenen finantzaketa eta diru-laguntzen kudeaketa. Gainera, berriztapenaren ondorioz zenbat energia aurreztuko den kalkulatuko da, bai eta inbertsioa zenbat urtetan amortizatuko den ere.
 
Euskadiko Kutxak finantzaketa ere eskainiko du, "lehentasunezko baldintzetan gainera", %5,95etik aurrerako interes-tasarekin, berme pertsonaleko maileguetan. Baldintza horiek LKS enpresak egindako proiektuetan baino ez dira aplikatuko, eta baldintzok abenduaren 31 arte egongo dira indarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak