Fagor Automation makina-erremintako FEIMAFE azokan izango da

Leire Kortabarria 2011ko maiatzaren 10a

Fagor Automation do Brasil Sao Paulon egingo den makina-erreminta sektoreko FEIMAFE azokan (Feira Internacional de Máquinas-Ferramenta e Sistemas Integrados de Manufatura) egongo da. Hainbat soluzio berri aurkeztuko ditu han.

"Atsegin handiz" hartu du Fagor Automationek aukera hori, "nazioartean ospe handia duen azoka delako" eta egindako lanaren emaitza "etxean bertan aurkezteak poztu egiten" duelako kooperatiba.

Fagor Automationek CNC8065 berria eta atzitze absolutuetan puntako soluzioak aurkeztuko ditu FEIMAFE azokan. Maiatzaren 23tik 28ra bitartean egingo da azoka Sao Paulon, eta Fagor Automation E68 delako postuan egongo da.

Mundu osoan, zenbaki-kontrolen eta kaptazio-sistemen ekoizle handienen artean dago Fagor Automation. Aurten, dagoeneko hainbat nazioarteko azoka ospetsutan parte hartu du, besteak beste IMTEXen (India), TIMTOSen (Taiwan), Industrie Lyon-en (Frantzia) eta Controlen (Alemania).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak