Mondragon Health-ek hitzarmena egin du Policlinica Gipuzkoarekin

Leire Kortabarria 2011ko maiatzaren 10a

Mondragon Health-ek eta Policlinica Gipuzkoak osasun ikerkuntza sustatzeko eta profesionalak sortzeko hitzarmena egin zuten atzo, astelehena.

Ikertzeko proiektu batzuk izango dira soluzio berritzaileak bilatzeko botikak manipulatzeko, laborategiko zerbitzu batzuk automatizatzeko eta e-health arloa bultzatzeko.

Bi erakundeetako ordezkariek poliklinikoan sinatu zuten hitzarmena atzo, eta esan zuten "erabat ziur" daudela "elkarlan horren barruan egiten diren ahaleginek ahalbidetuko dutela Gipuzkoako osasun sektorea erreferente izaten jarraituko dutela, erreferente zientifikoa eta teknologikoa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak