Wouter Weylandt ziklista hil da Italiako Giroko 3. etapan, erorikoa izanda

Sergio Azkarate Beitia 2011ko maiatzaren 9a

Helmugarako 30 kilometro falta zirela, Bocco mendatea jaisten, 26 urte zituen belgikarrak sekulako erorikoa izan du. Lurrean zela, konorte barik, Giroko medikuek bihotz-bizkortzea egin diote hainbat aldiz; odol isuri handia ikusi da irudietan. Helikopteroan eraman dute ospitalera, baina, esan bezala, hil egin da.

Esprinterra zen Weylandt (Leopard-Trek). Iaz, etapa bat irabazi zuen Italiako Giroan bertan eta oran dela hiru urte beste bat Espainiako Itzulian. Hemen dituzue erori osteko irudiak, baina esan beharra dago oso gogorrak direla.

Eta hemen duzue Leopard-Trek taldeak egin duen adierazpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak