Izen-ematea zabalik, Mundumirako GR-120 mendi martxarako

Usoa Agirre 2011ko maiatzaren 9a

Mundumirako egitarauaren barruan, GR-120 mendi martxa (Hiru Tenpluen ibilbidea) egingo da Loiola eta Arantzazu artean maiatzaren 21ean, zapatua. Aloña Mendi elkarteak antolatzen du eta izena eman behar da aurrez bertan parte hartzeko.

Hiru Tenpluen Ibilbideak 45 km luzera eta 11 ordu inguruko iraupena du. Azpeitiko Loiolako santutegitik abiatu eta Zumarragako Antigua baselizara doa bidea, Igarate eta Pagotxeta lepoetatik pasatuta. Hortik aurrera, Aizkorriko Natur Parkeko inguruetatik, Oñatiko Arantzazuko Santutegian amaitzen da.

Izena emateko

Telefono hauetara deituta eman ahal izango duzue izena:

  • 902 18 14 71
  • 943 79 64 63

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak