Binako berdinketa UDAren eta Mondren artean

Mireia Bikuña 2011ko maiatzaren 8a

Golak, beroa eta emozioa izan dira nagusi Ibarra futbol zelaian. Bigarren zatia lehena baino hobea izan da, eta gol guztiak bigarrenean egin dituzte. Mondra aurreratu da 57. minutuan Muruak egindako golari esker. Haritzek eta Piruk egin dituzte etxekoendako golak, eta binako berdinketa Landerrek egin du etxekoendako 86. minutuan. Hemen partiduko argazkiak.

Gainera, Arizmendiko neskei pasilloa egin zieten Mondrako eta UDAko jokalariek lehia hasi aurretik. Igor Elortzaren neskek sortu berri den Euskal Ligan jokatuko dute irailetik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak