Dagoeneko aukera dago Anbotoko kilometro bertikala mendi lasterketan izena emateko. Interesatuek Brinean mendi lasterketen elkartearen webgunean eman dezakete izena: www.brinean.com atarian. Federatuek 20 euro ordaindu beharko dute eta 25 euro federatuta ez daudenek. Lasterketa urriaren 1ean jokatuko da, 15:00etan eta gehiengo partaide kopurua 350 lagunekoa izango da. Antolatzaileek 10.000 euro banatuko dituzte sarietan, eta irabazleak 2.700 euro irabazteko aukera izango du. Lasterketa Espainiako Koparen zirkuituan sartuta dago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.