Gasolinak beste goi bat jo du

Leire Kortabarria 2011ko maiatzaren 5a

Aste betean, bosgarren aldiz goia jo du gasolinaren prezioak. Hala, gaur, 1,4 euro inguruan saltzen da litroa: 95 gasolina 1,370 euro inguruan dago, eta 98 gasolina, 1,480 euro inguruan, gasolindegiaren araberako gorabehera txikiekin. Azken astean, %1,32 garestitu da, marka historikoa eginez.

Europako Batasunaren Petrolioaren Buletinak emandako datuen arabera, Aste Santuan hartu zen batez besteko salneurria (1,3 euro litroko) gainditu du erregaiak azken astean, eta 1,381 euroko salneurria hartu du. Horrela, 11. aldiz garestitu da segidan. Otsailaren 28an gainditu zuen lehenengo aldiz 1,3 euroko salneurria.

Gasolioak orain bi aste izan zuen urteko salneurririk handiena (1,3 eurotik gora), baina orain zertxobait merkeago dago: gaur, 1,270 eurotan saltzen da Debagoienean. Maximo historikoa 2008ko uztailean izan zuen: 1,329 euro litroko. Hala ere, urteko 1. hiruhilabeteko salneurriaren gainetik dago oraingoa: 1,237 euro kostatzen zen orduan litro bakoitza, batez beste, Hiru garraiolarien sindikatuaren datuen arabera.

Herririk herri eta saltokiz saltoki dituzten prezioak Espainiako Industria Ministerioaren webgune honetan kontsultatu daitezke une oro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak