Martxoko langabezia tasa berarekin amaitu da apirila Debagoienean: %10,24

Leire Kortabarria 2011ko maiatzaren 4a

Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren (Inem) datuen arabera, Debagoienak martxoko langabezia tasa berberari eusten dio eta apirilean ezer gutxi aldatu da; apirilean 3.175 lagun zeuden langabe gisa izena emanda Inemen (%10,24), martxoan baino bi gehiago.

Gorabeherak oso txikiak izan dira martxo bukaeratik apiril bukaerara. Langabezia gehien hazi da Bergaran (apirilean 814 langabe zeuden, martxoan baino sei gehiago; langabezia tasa %11,34 izan da, zortzi dezima gehiago). Langabezia tasa %0,1 hazi da Arrasaten (%11,55), Aretxabaletan (%9,61) eta Eskoriatzan (%9,76).

Langabe gutxiagorekin amaitu dute hilabetea Elgetan (%8,74, zortzi dezima gutxiago), Oñatin (%6,87, hiru dezima gutxiago) eta Antzuolan (%10, bi dezima gutxiago).

Gatzagan, martxoan zein apirilean sei langabe zenbatu ditu enplegu zerbitzu publikoak (%4,51 da tasa).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak