EAk eta Alternatibak manifestaziorako deia egin dute biharko

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko maiatzaren 3a

Auzitegi Gorenak Bilduren hauteskunde zerrenda guztiak atzera bota dituela salatu eta protesta egiteko, EAk eta Alternatibak manifestazio nazionala deitu dute biharko, eguena, Bilbon, 20:00etan. Manifestazioa amaitzean, Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren atarira joatea da asmoa, Konstituzionalaren epaia jakin arte.

"Euskal Herriko Tahrir plaza bihurtu behar dugu Bilboko leku hori, eta arabiar herrien antzera askatasun gosea gure kaleetara ekarri" diote antolatzaileek bidalitako oharrean.

Manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte, Oñatin esaterako. Bilbora autobusez joateko izena emateko Oñati tabernara jo behar da. Irteera 18:00etan izango da Korreosetik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak