Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez! leloari erantzunez egin dituzte elkarretaratzeetarako deiak. "Jokoan dagoena proiektu politiko zehatz baten aurkako erasoa baino harago doan honetan, oñatiar orori bertaratzeko deia luzatzen diogu, eskubide zibil eta politikoen defentsan" diote prentsa ohar batean. Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Ezker Batua-Berdeak taldeek egin dute bat deialdiekin.
Hauek dira gaurko iragarri dituzten kale bilkurak:
- Arrasaten, 18:00etan plazan.
- Bergaran, 19:30ean San Martin plazan.
- Oñatin, 19:00etan, Foruen enparantzan.
- Aretxabaletan, 19:30ean, herriko plazan.
- Eskoriatzan, 19:30ean, plazan. Aurretik, Bilduren Eskoriatzako hautagaien zerrenda aurkeztuko dute.
- Elgetan 20:00etan, plazan.