Agirreri luzatu egin zioten kartzela zigorra, 197/2006 dotrina ezarrita. 2006ko urriaren 28an laga behar zuten aske, berez, baina zigor guztia oso osorik bete behar izan du, osasun arazo larriak eduki arren.
Jon Agirre 1981eko maiatzaren 11n atxilotu zuen Guardia Zibilak, ETAko kide izatea leporatuta. Carabanchel, Puerto I.a, Alcala, Herrera de la Mancha, Ocaña, Sevilla, Tenerife, Valdemoro, Huelva, Malaga eta Logroñoko kartzelatan izan da. Behin Langraiz Arabako espetxean eduki zuten, eta azkenaldian Basaurikoan dago. Han geratuko da libre.
Debagoienean, Kanto-ri eta Gaztañagari aplikatu dizkie "biziarteko doktrina". Bestalde, Xabier Urizarrek eta Jesus Mari Zabartek 25 urtetik gora daramatela preso, zigorraren hiru laurdenak aspaldi beteta.
Hori guztia salatzeko eta gaixo larri dauden presoen kaleratzea eskatzeko, manifestazioa deitu dute oraingo zapaturako, 18:00etan hasita, Arrasaten.