Azken 30 urteak osorik beteta irtengo da bihar kalera Jon Agirre aramaioarra. Eta adierazi dute Agirre bihar kalean utziko duten arren, sentsazio gazi gozoa dutela. Alde batetik, pozik daudelako Jon Agirre etxera datorrelako, baina bestalde, kezkatuta agertu dira ezin dutelako onartu beste preso batzuek hainbeste denbora espetxean igarotzea.
Arrasate eta Aramaioko hainbat eragilen esanetan, lehenengo, zigorraren hiru laurdenak betetzen zituzten presoak espetxean mantentzen hasi ziren Frantziako eta Espainiko gobernuak, ondoren, biziarteko zigorraren doktrina aplikatzen hasi ziren eta zigorrak osorik betearazten dizkiete euskal preso politikoei, haien esanetan.
Maiatzaren 7an, manifestazioa
Gaineratu dute, gure eskuladean "Kanto" eta Gaztañagari aplikatu dizkietela biziarteko doktrina. Bestalde, Xabier Urizar eta Jesus Mari Zabartek 25 urtetik gora daramatela preso, zigorraren hiru laurdenak aspaldi beteta. Eta hori salatzeko, maiatzaren 7an, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan Arrasateko herriko plazatik hasiko den eta biziarteko zigorraren doktrinaren desaktibazioa eskatu duen manifestaziorako deia egin dute. Horrekin batera, gaixo larri dauden presoen kaleratzea ere eskatuko dute.