Urkullu: "EAJk lankidetza eta babesa eten du Espainiar Gobernuarekin"

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko maiatzaren 2a

Sabin Etxean EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk egin duen agerpenean azaldu duenez, "Euskadik oinarrizko printzipio eta eskubide demokratikoekiko begirunea exijitzen du. Eta, bizitzeko eskubidearekin batera- beronen urratzea argi eta garbi errefusatua izan delarik- ezinbesteko eskubidea ere badira askatasuna eta parte hartze politikoa".

Urkulluk azaldu duenez, "printzipio hauek defendatuta, EAJ-PNVk biziki larritzat jotzen du Bilduk hurrengo Udal, Foru eta Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeetarako aurkeztu dituen hautagaitzak legeztatu ez izana".

Hori dela eta, Euzko Alderdi Jeltzaleak honakoa adierazi du:

1. Ilegalizazio politiko hau guztiz arbuiatzen duela.
2. Esparru politiko,instituzional eta juridikoan erabaki hau baliogabetzea defendatuko duela .
3. Aukera politiko guztien osoko parte hartze politikoa defendatzen jarraituko duela, ezker abertzale tradizionalarena barne, era propioan edo beste legezko talde politikoekin partekatutako estrategia barruan.
4. Erabaki hau Europako erakunde instituzional,politiko eta juridikoetara eramatea planteatuko duela.
5. Espainiar Gobernuari bere hausnarketak komunikatu dizkiola eta une honetatik aurrera hurrengo ekimenei begira EAJren lankidetza eta babesa eteten dituela. Gure ustetan Espainiar Gobernuarena izan da Auzitegi Gorenak ebazpena oinarritzeko erabili izan duen tesia.
6. Auzitegi Konstituzionalari, bere erabaki juridikoa hartzerako orduan, euskal gizartearen gehiengoaren iritzia kontutan har dezala eskatzen diogu eta, ondorioz, Auztitegi Gorenaren epaia baliogabetu dezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak