Hasi dute greba Luis Ezeizako jantokian

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko maiatzaren 2a

Eskoletako jantokietan greba deitu dute aste honetarako ELA, LAB eta UGT sindikatuek. Bada, Debagoienean Eskoriatzako Luis Ezeizan hasi dute greba gaur eguerdian eta aste guztian zehar egingo dituzte lanuzteak. Oñatin, Arrasaten eta Antzuolan gaur erabakiko dute greba egin edo ez. Bergaran eta Elgetan, berriz, eskolek ez dituzte lanuzterik egingo.

Sindikatuek ohartarazi dute Lan Hitzarmena egoera larrian dagoela; subkontratetan ari diren langileen soldatak, Jaurlaritzako langileenekin parekatzea eskatzen dute. Baita ere eskatzen dituzte formaziorako ordu gehiago eta ikasle gutxiago, begirale bakoitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak