Eguenera arte salgai Herri Urratsera joateko autobuserako txartelak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 2a

Domeka honetan, maiatzak 8, ospatuko da Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzeko jaia. Hala, Senpereko lakura joan eta itzultzeko autobusa antolatu du Debaguneko euskara elkarteak. Hona autobusaren ordutegiak: Aretxabaletan 08:45ean, Arrasaten 09:00etan eta Bergaran 09:15ean. Izena eman daiteke Loramendin, AEDn eta Jardunen; azken eguna da eguena, maiatzak 5.

Itzulerako autobusa 19:00etan izango da eta autobusaren prezioa da 12 euro –Euskara elkarteetako bazkideendako eta Topakide txartela dutenendako hamar euro–. Horrez gain, txosnan txanda egiteko aukera dagoela eman dute aditzera euskara elkarteek; interesdunek elkarteetan izango dute argibide gehiago.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak