Bin Laden hil dute amerikarrek Pakistanen

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko maiatzaren 2a

Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak eman du berria telebistaz: AEBeko armadako komando berezi batek airez eraso egin eta tiroka hil du Al Qaedako buru Osama Bin Laden, berri agentziek aurreratu dutenez. "Gaur justizia egin da" esan du Obamak, 2001eko irailaren 11ko atentatuaren ostetik, Bin Ladenen atzetik ibili den armadako buruak. Ehunka herritar batu dira Etxe Zuriaren aurrean, Obamaren iragarpena ospatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak