Agorrosingo kiroldegitik irten da martxa; goizeko 8:15etatik 9:30etara bitartean, modu mailakatuan irten dira ziklistak. Orotara 260 kirolarik hartu dute parte, horietatik ia hiru laurdenak debagoiendarrak. Neskei dagokionez, zazpik hartu dute parte (bost Debagoienekoak).
Kilometro kopuruari dagokionez, ez da oso proba luzea izan (103km), baina bai gora-behera handikoa. Izan ere, txirrindulariek Udana, Aztiri, Barbaria, Mandubi eta Gorlako gainak igaro behar izan dituzte helmugara iritsi aurretik. Bata bestearen atzetik igo behar izan dituzte mendateak ziklistek.
Hain zuzen, txirrindulari asko ikusi dituku putz batean Gorlako gainean; Elosuako aldatsak gogorrak egin zaizkie. Izan ere, bertara iristerako kilometro dezente zeramatzaten hanketan eta nabari zen. Behin proba bukatu ostean, aurtengo martxa gogorragoa egin zaiela ere esan digute hainbatek.