Maiatzaren Lehenaren harira, manifestazioak

Mirian Biteri 2011ko maiatzaren 1a

Langileen egunaren harira, sindikatuek manifestazioak deitu dituzte gaurko, hiriburuetan. ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek manifestazio bateratua egingo dute Bilbon, Alternatiba dagoela, denok Bilbora! lelopean. 11:30ean irtengo dira Jesusen Bihotzetik.

CCOO eta UGT sindikatuek EAEko hiru hiriburuetan egin dute hitzordua: Donostian, Alderdi Ederren, 12:00etan; Bilbon, Jesusen Bihotzean, 11:30ean; eta Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazan, eguerdian.

Azkenik, ESK-k Donostia eta Errenteria arteko martxa egiteko asmoa du. Errenteriako Alamedatik irtengo dira 10:00etan. Arratsaldean, Bilbon egingo dute manifestazioa, 11:30ean, Gran Via 56 aterpetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak