Bilduri gauerdira arte luzatu diote alegazioak aurkezteko epea

Mirian Biteri 2011ko apirilaren 30a

Auzitegi Gorenak gaur 00:00ak arte luzatu dio Bilduri alegazioak aurkezteko epea. Hori dela-eta, Auzitegi Gorenak bihar, domeka, hartuko du erabakia, eta ez gaur, hasiera batean espero zen moduan.

Atzo, egubakoitza, koalizioak 124 orrialdeko txostena aurkeztu zuen. Estatuko Fiskaltzak eta Abokatutzak aurkeztutako inpugnazioen aurrean bere argudioak aurkezteko izandako epe laburra salatu eta defentsa eskubidea bermatzeko eskatu zuen Bilduk.

Auzitegi Gorena, bihar, 10:00etan hasiko da eztabaidatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak