Confebaskeko presidenteak Goienari egindako adierazpenetan iraultza zerga kentzea berri pozgarria dela adierazi du. Lazpiurren esanetan, "Gaur egun bizi dugun egoerarekin oso albiste ona da. Enpresa buruok lan egiterakoan izan dugun ardura hori kentzea berri oso pozgarria da. Enpresari bezala, bakeak aurrera egiteko gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu. Momentu honetan ez dago hau baino inbertsio hoberik. Gauzak betirako konpontzeko politikariei etorkizunera begira ikuspegi zabala izan dezaten eskatzen diegu."