Sinadurak batzeko aitzakiarekin lapurretan

Mirian Biteri 2011ko apirilaren 28a

Elkartasun proiektuetarako sinadurak batzen ari direla aitzakia bezala hartuta, dirua lapurtzen dabiltza azken hilabetean Arrasaten, Bergaran eta Oñatin. Bergarako udaltzaingoak neurriak hartu ditzatzela eskatu die herritarrei.

Bergarako udaltzain buru Alfonso Alonsok jakinarazi du lapurrak etxeetara joaten direla esaten umeak adoptatzeko, herrialde txiroetan ikastetxeak eraikitzeko edo bestelako elkartasun proiektuak aurrera ateratzeko sinadurak batzen ari direla. Sinatu ostean, NAN zenbakia eskatzen dute; gehienek buruz badakite ere, banako batzuk daude karneta begiratu beharra izaten dutenak, bereziki pertsona nagusiak. Diru-zorroa ateratzean aprobetxatzen dute lapurtzeko.

Horren aurrean, Alfonsok gomendatu du horrelako kanpaina baten alde sinadura eskatzen joaten diren bakoitzean, udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, esandako kanpainaren egiazkotasuna konfirmatze aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak