Dagoeneko Lanbiden izena emandako 100.000 lagunek baino gehiagok jaso dute txartela eta informazio osagarria, euren etxeetan. Eta beste horrenbeste laguni bidaliko diete agiri berria zerbitzu publikotik, maiatza bukatu aurretik. Dokumentua jasoko dutenen artean daude: enplegu eskatzaileak, ikasleak, aurre-erretiratuak eta lan aukerak hobetu nahi dituztenak.
Ekimen honek norberaren lan-premietara egokitutako arreta pertsonalizatua eskaintzea du helburu. Horretarako zerbitzuak, aukera emango dio enplegu eskatzaileari lan eskaintzak sms bidez jasotzeko, besteak beste. 90 egunez behin berrituko dira langabetuaren datuak eta iruzurrak saihesteko, agiri bakoitzak babes programa kriptografikoa izango du.