Duela 30 urte, Reala txapeldun

Txomin Madina Milikua 2011ko apirilaren 26a

1981eko apirilaren 26an, Zamorak azken unean egindako gol bati esker, Realak bere lehenengo Espainiako Liga irabazi zuen El Molinonen. Herritarrek halaxe gogoratzen dute momentu hura.

1980-1981 Ligako azken jardunaldia zen, eta lider zirela heldu ziren txuriurdinak Gijonera. Berdinketa lortzea nahikoa zuten tituloa eskuratzeko; eta  lortu zuten bai, baina  azken momentura arte itxaron beharra izan zen.

Partidua bukatzeko minutu baten faltan, bi eta bat ari zen galtzen Reala. Eta orduan heldu zen berdinketa, Zamorak Gorrizen erremate kaxkarra gol bihurtu zuenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak