Arrasateko NUBI, Aretxabaletako Iesbaa eta Saharako Afapredesa elkarteen laguntzarekin antolatu du bidaia Haima taldeak. Gerran kaltetutakoen zentroa, emakumearen aldeko kanpalekua eta “Sahara bitan banatzen duen lotsariaren horma” bisitatu gura dituzte, besteak beste.
Kontzientziazioa bultzatu guran
MUittu Bizitza Unibertsitarioaren esparruan kokatzen den taldea da Haima, “ikasle kontzientziadun multzo batek” sortutakoa, “pertsona bezala hazteko eta Hirugarren Munduan ekarpenen bat egiteko asmoarekin". Hegoaldeko herrialdeen gaineko formazioa jasota dute taldekideek eta ekintzak ere antolatu dituzte hiru urteotan, ikasle-kideen artean kontzientziazioa bultzatzeko: hitzaldiak, argazki erakusketa, afari solidarioak eta beste.