Alex Aranburu hirugarren Akarlanda parkean egindako mendi bizikleta lasterketan

Xabier Urtzelai 2011ko apirilaren 19a

Erandion egindako proban Mugarri-Jay taldeko ziklistak aurrealdean ibili ziren, Aranburu podiumeko hirugarren postura igo bazen, haren taldekide Jon Ander Kortabarria laugarren sailkatu zelako. Errepidean, berriz,  Iker Eskibelek Zumaian egindako lana izan zen azpimarragarriena, Gipuzkoako klasikoan 29. postuan sailkatu zelako, eta euskaldunen artean laugarren ordezkaria izan zen.

Gipuzkoako klasikoak, beste behin, Euskal Herriko eta estatuko ziklista onenak batu zituen zapatuan Zumaian. Eta Iker Eskibel eskoriatzarra izan zen gureko ordezkari onena (03:08:22), selekzioetan zeuden ordezkarien artean sailkatu zelako sailkapenean, euskaldunen artean laugarren onena izanda. Bergarakoen artean, berriz, Lokatza-Sumofic taldeko onena, Hodei Orobengoa izan zen, 54. postuan (03:10:12). Lasterketan onenak, berriz, Andaluziako selekzioko kide Jose Cobos eta Alejandro Rienda izan ziren. Eta, Madrilgo Cristian Perdiguero izan zen hirugarrena.

Errepideko bizikletarekin jarraituz, JMAko infantilek Elgoibarren korritu zuten, eta JMA taldeko kadeteek Eibarren. Hala, lasterketa horretan JMAko Danel Sagasta lehenengo hemugaratu zen.

Mendikoan, Aranburu podiumera

Domekan, berriz, Alex Aranburu eta Jon Ander Kortabarria Erandioko Akarlanda parkean egin zuten mendi bizikletako lasterketan izan ziren, eta Aranburu podiumeko hirugarren postura igo zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak