Sant Jordi ospatu dute Debagoieneko katalanek

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko apirilaren 18a

Sant Jordi eguna ospatu zuten zapatuan Debagoienean bizi diren katalanek. Berez, Sant Jordi eguna apirilaren 23an da, hau da, datorren zapatuan, eta Aste Santuko oporrek izan lezakeen eragina kontuan izanda, erabaki zuten astebete lehenago ospatzea. Aurten 40 lagun inguru elkartu ziren. Aretxabaletan lehenengo eta Mendiolan gero.

Mahaiaren bueltan batutako katalan gehienak Bartzelonakoak dira, baina Herri katalaneetako beste bazter batzuetako lagunak ere etorri zirela adierazi digute. Hain zuzen ere, aurten Elx-eko lagun bat izan zuten. Debagoieneko katalan gehienak Arrasaten bizi arren, aurten ere Aretxabaletan, Oñatin, Gasteizen, Bergaran edo Otxandion bizi diren katalanak ere etorri ziren.

Ordu batean, Aretxabaletako plazan elkartu ziren eta handik Mendiola erretegira joan ziren bazkaltzera. Bazkaria luzatu zen eta batzuk ospakizuna jarraitu zuten afari arin batekin…, eta Real Madril-Barça partidua ikusten. Pozik amaitu zuten Madrilen kontrako berdinketarekin eta liga txapelketa ia eskuan dutela ikusita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak