Korrika ikusgarriak utzitako argazki eta ikus-entzunezkoak, biharamunean

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko apirilaren 14a

Hunkigarria eta jendetsua izan zen. Debagoieneko AEK-ko koordinatzaile Oskar Elizbururen esanetan, "ikaragarria izan da, jende guztia harrituta geratu da parte-hartzearekin: politikoak, langileak, ikastetxe guztietako ikasleak....". Eguneko argazki eta bideo guztiak batu ditugu.

Korrika 17 Debagoienean, saio berezia

Goizeko bostetan sartu zen Korrika Bizkaiko mugatik. Elorrioarrek elgetarrei entregatu eta ehunka eta ehunka euskalakari elkartu zitzaizkion antxitxiketaldiari Debagoienean. Goizean trankilago, ilunetan eta Angiozar pasatu ostean, lehenengo jendetza Bergaran (salda eta txokolatearekin). Antzuolarrak ere fin erantzun zioten euskararen aldeko ekimenari.

 

Oñatitik sartu zen kantu eta kantu berriz ere Debagoienera. Elorregitik Arrasatera... eta hor zoramena! Jendetza! hasi 2 urteko umeetatik eta nagusienak arte. Emozionantea. Hurrengo geltokiak Aramaio, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga. Eta, gero, Gasteizerantz.

Goiena telebistako magazinean bideo guztiak, elkarrizketak, txutxumutxuak... Baita Goiena paperean ere. Eta, momentuoro, Goiena.net berritua, argazkiak bideoak...

Eguneko argazkiak

Eguneko bideoak

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak