Mirari Irure ELA sindikatuko ordezkariak azaldutakoaren arabera, murrizketa politikari dagokionez, salatzen dutena da 2011rako %3,2ko aurrekontu murrizketa aurreikusten dela, eta gaineratu herrialde garatuetako aurrekontuetatik are gehiago urruntzen duela horrek Osakidetza.
Iaz langileen soldatei aplikatu zitzaien %5eko soldata murrizketa aurten ere mantendu izana salatzen dute, baita gero eta ordezkatze gutxiago egotea ere. irureren esanetan, horren ondorioz plantila bera murrizten da.
Ospitale berriaren proiektuari kritikak
Debagoieneko ospitale berriari dagokionez, Irurek esan du 2006ko proiektuaren eta azken proiektuaren artean alde handia dagoela. Hala, kiritikatzen dute ospitale berriarekin ospitalearen autonomia murriztu egiten dela, zerbitzuak Gasteizen zentralizatuz.
Hori azaltzeko, hainbat puntu azpimarratu ditu ELAko ordezkariak: egungo proiektuarekin lau ohe gehiago bakarrik egongo direla; gaixoek eta jaioberriek batera egoten jarraituko dutela; eta ez dela ez esterirlizazio zerbitzurik ezta laborategirik ere egongo. Dena den, puntu larriena da euren ustez, ez dela gaixo kritikoendako unitaterik egongo eta ondorioz, ebakuntza txikiekin ere, Gasteizera joan beharko dela.
Mirari Irureren esanetan, honek guztiak osasun zerbitzu publikoen pribatizaziora garamatza, eta Osakidetzako arduradunen jarrera ere kritikatu du. Bere hitzetan, bilerak egin arren, ez da negoziaziorik egon.