Jardunaldia bitan egon da banatuta: lehen zatian, taldeak/enpresak eratu dira, Oñatiko eta Bidasoako campusetako ikasleekin. Horrela, elkar ezagutzeko aukera izateaz gain, lehendik ezagutzen ez zuten jendearekin taldean lan egiten ikasi dute. Enpresa bakoitzak identifikagarri bat zuen, taldea egiteko helburuarekin, eta talde bakoitzak bere "koloreen" eta helburuen alde borrokatu behar izan du.
Bigarren fasean, simulazioari ekin diote. Denbora horretan, parte-hartzaileek erabakiak hartu behar izan dituzte, finantzetan, marketinean, pertsonen inguruan, ingurumenean, kalitatean eta abarretan. Hiru ekonomia-ziklotan lortutako emaitzak kontuan hartuta erabaki dute irabazlea.