Airbuseko zuzendari bat, bihar titanioaren gaineko jardunaldian, MUn

Leire Kortabarria 2011ko apirilaren 13a

Bihar, hilak 14, nazioarteko dozena bat aditu batuko dira Mondragon Unibertsitateak antolatu duen jardunaldian. Titanioak aeronautikan duen erabileraz jardungo dute. Tartean, Airbusek St. Eloin (Frantzian) duen ordezkaritzan fabrikazio prozesuen zuzendari David Gaudillere izango da.

Jardunaldia Garaia Berrikuntza Gunean izango da, eta foro bat izango da aeronautikan eta, horrekin lotuta, titanioaren erabileran dagoen berrikuntzaz eguneratuta egoteko. Hala, aeronautika sektorean titaniozko aleazioak aplikatzeko joerei buruzko ikuspegia emango du jardunaldiak.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusia, Vicente Atxa, eta Fakultateko Errendimendu Handiko mekanizatuaren ikerketa lerroko koordinatzailea, Pedro J.Arrazola, arduratuko dira jardunaldia irekitzeaz.

MUren esanetan, "mundu mailako titanio kontsumoak gora egin du oso nabarmen automozioan, medikuntzan, elektronikan, bioteknologian, eta bereziki aeronautika sektorean. Eta hori hala da, nahiz eta transformazioa lortzen zailtasunak izan; horregatik segi behar da hobetzeko moduak ikertzen, prozesu horiei loturiko kostuak murrizte aldera".

Jardunaldian zehar titanioaren mekanizatuari buruzko ikuspegi zabala emango da, eta hainbat gai landuko dira, kontsumo joerak, mekanizatu estrategiak, titanioaren mekanizagarritasuna eta mekanizatuan duen oreka, eta abar, eta gainera titanioa mekanizatzeko erakustaldiak egingo dituzte teknikari adituek.

Egitarau osoa ikus daiteke hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak